Ohore laborantzari
Zalduby
Munduan oi! zein eder den (bis)
Ohorezko bizia;
Guziz laborariaren
Lanak irabazia.
Hark du orai nola lehen
Hazten mundu guzia.
Laborantza, gauza handi
Eta botheretsua!
Hartan da lanean ari
Jainkoaren eskua,
Gizonaren eskuari
Berma dadin lothua.
Ez balitz laboraririk
Hits lagozke bazterrak.
Ez liro gauza handirik
Eman alhor alferrak:
Hiritarra, hik segirik
Zer jan hezaken, errak.
Bizitzeko behar diren
Gauza lehen lehenak,
Bihi, fruitu, zer nahi den...
Oilo, abere gizenak;
Jendeak laborarien
Eskutik ditu denak.
Orhoit gaiten arno hori,
-Aihenaren odola,-
Edatera nork orori
Ematen duen hola.
Jakin gabe ez da sori
Edatea nihola.
Laboraria, lanean,
Egunaz da nekhatzen;
Bainan gero arratsean
Familiaz gozatzen.
Gabaz aise da ohean
Goizeraino lokhartzen.
Laborari etchetan den
Hauk haur eder leuroa!
Zangar lodi, gorphutz lerden,
Larru garbi, sanoa;
Aita ama leialeen
Ondorio gozoa.
Igandez, Eskual-herrian
Eder laboraria!
Elizan kantaz lorian
Plazan pilotaria!
Chabartu'ta jar-harrian
Juje'do chacharia.
Laborantzari ihesi
Hambat seme alaba
Ai! ondikoz baitohazi
Toki arrotzetara!
Alhorrak larre'ta sasi
Hara han daiten bara.
|