Ill zan!
Erkizia, Zirilo
Anche ikusi nuben
Zegola jarrita,
Neskach gazte ichu bat
Chit gaizki jantzita;
Penaturikan oso
Ura ikusita,
Galdetu niyon bici
Ez alzuben aita.
Segiran esan ciran
Etzubela bizi,
Aita-amaren faltan
Ura zala azi,
Gurasorikan gabe
Munduban igasi
Sufritzen besterikan
Etzubela ikasi.
¿Zure aitak ez-aldizu
Ezer ere utzi?
Galdera egiñ niyon
Ichu gaisuari,
Eta ez eranzunik
Itz bat ere neri,
Chanpon bat eman niyon
Limosnaz berari.
Sasoyik onenian
Bide bazterrian,
Eskubak zabaldurik
Zeguen eskian;
Pasatzen zan guztiyak
Pena artzaikian,
Zergatikan zeguen
Otzak iya illian.
Zortzi bat egun barru
Pasa nitzan berriz,
Len bezela zeguen
Gaisua miseriz;
Eztula egiten zuben
Pechutikan larriz,
Alasen egoten zan
Makiñabat aldiz.
Irugarren aldiyan
Juanik beregana,
Ikusi nuben berriz
Eztulka ari zala,
Eta bazirudien
Ill biar zubela;
Besotikan orduban
Sarri niyon eldu
Gaisuak eziñ zuben
Begirik zabaldu
Ta bere ongillia
Naizuben ezagutu.
Laister aski juan giñan
Pobreen echera,
Atian deitu eta
Monja zan atera
Nere ichu gaisua
Barrenen sartzera.
Niyon pasadizua
Monjari kontatu,
Eta norbaitek biar
Zubela kupitu.
-Ongi egiten dezu
Gaztia, guztiro,
Ichu gaisua emen
Egongo da bero,
Jan-eranaren faltik
Ez izanik gero
Eztula sendatzia
Liteke espero.
Monja ona ayekiñ
Laja nubenian
Poz bat sentitzen nuben
Nere barrenian.
Iru-garren eguna
Pasatu zanian,
Ikustera juan nitzan
Zuzen zuzenian;
Sarturik monjarekiñ
Ichuben gelara,
Nere itza entzunta
Esnatu zan ura,
Salto egiñ nayian
Oyetik kanpora,
Neroni juan nitzayon
Oyaren ondora.
Asi zan larri-larri
Kontubak kontatzen
Eta bere buruba
Zuben biartutzen.
Zenbat sufritzen zuben
Eziñ leike esan,
Len bañan gaizkiyago
Orduban sentizan
Eta galdetu zigun
Konfesatuko zan.
Oyaren bazterrean
Neguen jarriya,
Zerbait neri esateko
Ark zeukan larriya!
-Ai beza, esan ziran,
Nere ongillia,
Laburtu da orainchen
Neretzat biziya,
Ta bukatu baño len
Daukatan guziya
Gauza bat artu beza
Estimagarriya.-
Itz ayek esan eta
Isill zan gelditu
Pechutikan naiyian
Zerbait ateratu.
Desio ura zuben
Agudo kunplitu
Eta gurutzecho bat
An ziran azaldu.
-Ar beza, esan ziran,
Gorde beza ongi,
Bizi dan bitartian
Pechuban iduki;
Nik chic maite dedala
Bedorrek badaki;
Onek, Zeruko atiak
Biaizka idiki.
Amaren izenian
Diyot nik eskatzen,
Arren, ez utzitzeko
Gurutze ori galtzen;
Biyotz biyotzetikan
Nuben maitatutzen
Zor guztiyak diyozkat
Orrekiñ pagatzen.-
Zuk neri ez dirazu
Gaiso orrek zorrik,
Bañan gurutzecho au
Gordeko dizut nik;
Munduban ez da ezer
Au baño oberik;
Pagatutzeko ezta
Mendiyan urrerik.
Egun señalagarri
Ostiral Santu zan
Ni gertatu nitzana
Urrengo aldiz an;
Ezkill agoniyako
Otsa aditzen zan,
Nere ichu tristea
Ordubanchen ill zan!
|