Astua, euliya eta armiarma
Erkizia, Zirilo
Errotara zijuan
Asto bat kargakiñ
Mutill koxkor chiki bat
Zubela berekiñ,
Mutilla kontentu zan
Bere jornarakiñ
Non ote zan errota
Nai zuela jakiñ.
Aitaren leziyuak
Mutillak arturik,
Alai asko zijuan
Astoaren atzetik,
Etzan ikaratutzen
Bidearengatik,
Chistuba juaz lasai
Jarri zan aurretik.
Bi ordu pasa ziran
Echetik irtenta
Eta mutill koskorra
Kejatzen astenda,
Astuaren ondora
Segidan joan da,
Bere artian esanaz
¡Errot' ori non da!
Beste ordu erdi bat
Pasatu zanian
Astua gelditzen zan
Errotako atian,
Mutilla sarturikan
Eche barrenian,
Sarri zuben nausiya
Beraren aurrian.
Ango lanak eginta
Zuzen zan abiya,
Errotan arturikan
Trukara berriya,
Astua egonikan
Oso igarriya
Zutik jarritzen zuben
Berak belarriya.
Orla bide erdira
iya alderatuan,
Euli pilla bat zegon
Bere inguruan:
Igarorik astua
Chit pauso mantsuan,
Euliyen zimikuak
Sentitu zituan.
Ukullura zankuak
Sarturik astuak,
Berari eltzeko prest
Zeuden pistichuak:
Armiarmak, beterik
An zeuden chokuak,
Astoari ekiteko
Guztia zaletuak.
Karga ziotenean
Astuari atera,
Laster joan zan barrena
Lastua jatera;
Euliyak berarekin
Ukullu aldera,
Bai ere armiarmak
Orduan lanera.
Astoaren gañean
Joan ziran euliyak.
Laster gelditu ziran
Presorik guztiyak;
Armiarma sarean
Denak eroriyak,
An geldiiu ziraden
Galdurik biziyak.
Orregatikan beti
Chit zaigu komeni
Pakean utzitzea
Albada besteri,
Euliyak gaitz egin naiz
Asto gaisuari,
Armiarmaren mende
Ziraden erori.
|