Mende jende Mendre.
Zalduby.
Lehengo demboretan
Ez zela deus onik,
Maitz aditzen dena da
Gazte hoien ganik.
Chaharra naizelakotz
Erran gogo dut nik,
Oraikoez baden-etz
Errenkuradunik.
Diote berthutea
Fedea, odola
Oraiko jendeari
Gutitu zaizkola.
Hobe omen da orai
Chikana, eskola,
Bakhotcha bere eta
Bertzez ez achola.
Haurretik mainaz galdu
Gero gazte choro,
Gure seme alaben
Haizu dire oro.
Burhaso'ta nausien
Indarrak akhabo:
Beraz bazter chuchenik
Gerokotz badago.
Zembat alfer, edale
Aise bizi nahi!
Eta zembat emanak
Gurikeriari!
Zembat hortakotz aiher
Jainko legeari!
Aise jendetasuna
Da tikitzen ari.
Leheneko mendetan
Hau zen hau zuzena:
Denek ohoratzea
Berthute zuena.
Orai zer nahi bidez
Gora heltzen dena,
Hainitzen agurretan
Omen da lehena.
Zuzen eta makhurra
Elgarri guduan,
Aspaldi etsai handi
Zabiltzan munduan.
Jendea zuzenaren
Alde zen orduan:
Indar gaitza du orai
Makhurrak eskuan.
Fedea lehendanik
Mendratua baita,
Bihotzen hotz idorra
Erratea gaitz da.
Bere burua baizik
Nihor ezin maita....
Izanagatik ere
Ama edo aita.
Ongi egile gutiz
Orhoit da mundua,
Ahaidetan beretan
Labur da dolua!
Hila hil! osoki da
Etchetik khendua,
Bai eta hark utzia
Harentzat galdua!
Huna orai zer laiten
Askoren nahia,
Gezurrari ez dadin
Gerlan har egia.
Zotzetik da ziria....
Hazitik bihia....
Gezurra lege bada
Haizu da gaizkia.
|