Maria bekhaturik gabe kontzebitua
Adéma
1
Batek
Amodio ohore
Ama Birjinari.
Maria notha gabe
Kontzebituari.
Guziek
Agur, agur, agur Maria,
Agur, agur, agur Maria,
2
Gure lehen aitamen
Bekhatutik ez du
Sekulan Mariaren
Arima goibeldu.
Agur, agur, agur AMaria,
3
Bekhatu gabekorik
Adamen arrazan
Ez zu hezalakorik
Ez da nihoiz izan.
Agur, agur, agur AMaria.
4
Maria zu hain garbi
Han saindu sorthuz,
Zuk duzu sugeari
Lehertu burua.
Agur, agur, agur Maria,
5
Jaunak zu bethidanik
Zintuen beiratzen,
Zure Seme zu ganik
Sortzekoa baitzen.
Agur, agur, agur Maria.
6
Jainkoaren eskutik
Ez da atheratu
Obrarik hain ederrik
Nola hailzare zu.
Agur, agur, agur Maria.
7
O Birjina Maria,
Zer kompara zuri?
Elhur egin berria
Ez zait aski churi.
Agur, agur, agur Maria.
8
Zure baithan Maria,
Berthutea dago
Mendiko ithurria
Baino garbiago...
Agur, agur, agur Maria.
9
Zutan gaina handiak
Jaunak egin ditu,
Eta haren graziak
Zaizkitzu gainditu.
Agur, agur, agur Maria.
10
Jaunaren baratzeko
Lore hautatua,
Gizon da eta Jainko
Zure fruitua.
Agur, agur, agur Maria.
11
Emazte pare gabe
Jainkoak egina,
Amatuz geroz zare
Gelditu Birjina.
Agur, agur, agur Maria.
12
Oi zu Birjina Saindu
Jainkoaren Ama!
Amatzat guri zaitu
Semeak errana,
Agur, agur, agur Maria.
13
Zure Semea hiltzen
Ari zelarikan
Gutan amatu zinen
Dolore handitan.
Agur, agur, agur Maria,
14
Oi zein puchanta zaren
Birjina Maria,
Zeruko loriaren
Erdian jarria!
Agur, agur, agur Maria.
15
Zure haurren othoitza
Othoi entzun zazu.
Ama zure laguntza
Zerutik iguzu.
Agur, agur, agur Maria.
16
Gure Ama maitea,
Zuk othoi zerutik
Eskualdunen Fedea
Idukazu chutik.
Agur, agur, agur Maria.
17
Eliz'eta Frantzia
Dagotzu nigarrez,
Zure ganik Maria
Laguntza beharrez,
Agur, agur, agur Maria.
18
Lagun zazu Eliza
Zure bothereaz.
Bothere berak beza
Frantzia altcharaz.
Agur, agur, agur Maria.
|