Larrosoroko kantuak
Zalduby
1
Urriaren hamaseian,
Igande egunean,
Baionan aphez chahar bat
egoiten den etchean,
Muthiko tzar bat sarthu zen
zakhu bat bizkarrean.
Muthikoak zer othe du
barnean zakhu horren?
2
Huna zer zuen ichilka
zakhuan ekharriz
Birjina dolorosaren
antzo hunkigarria.
Amak semea daduka
Altzoan hil berria.
Hura bi besoz atchikiz,
triste dago jarria.
3
Muthikoak aphezari
hauche zion erosi:
«Zuri ekhartzeko dut hau
Habren nihaurk erosi.
-Zer derasak muthikoa?
Ez ahal duk ebaisi?
-Ez, Jauna, ez naiz ohoina;
behar nauzu sinhetsi.
4
«Amerikano zen baten
puska ziren hau saltzen.
«Hazpandar bat ondokotzat
utzirikan hila zen.
«Saindu hau aditu nuen
inkantean kridatzen.
«Bortz liberaren oihura
niri zautan gelditzen.»
5
Aphezak muthikoari
Birjina hartzen dio;
Haren eskuetan utziz
gaizki egin bailio.
Ebatsia balin-bada
jabea k-diro.
Bilha dabilalarikan.
ai! ager balakio!
6
Zenbeit egonen buruan
muthiko hura bera,
Bi jandarmek zeramaten
presa tribunalera.
Etche bat arrobaturik,
gabaz sarthuz barnera.
Bertze hobenik baduen
ageriko othe da?
7
Orduan aphez chaharrak
entzuten du jendetan
Larrosoron han daudela
jendeak nigarretan,
Birjina dolorezko bat
galdurik egun hotza.
Norbeitek ebatsi deie
elizako helpetan.
8
Aphezak mezutzen dio
hango jaunortorari,
Birjina hark dioela
hartu ebasleari.
Hek galdu dutena dela
jokha liro zer nahi.
Berehala igor dezan
norbeit haren bilhari.
9
Jaunortorak igortzen du
Etchemendi harotza...
Aphez etchetan jaun hori
ez da gizon arrotza.
Beren ama dolorosa
ezagutzen du ontsa;
Hemen ikusteak berak
hausten dio bihotza.
10
Justiziak hunen berri
ordean ja badaki;
Eta jujek ikusteko,
nahi du hau atchiki.
0hoinak ez dira ukha;
hau bera badu uski.
Larrosoron behar dute,
aphur bat iguriki.
11
Nork erran Larrosoarrek
duketen atsegina?
Itzultzen zaiotenean
beren Ama Birjina.
Hura galduz handi baitzen
hekien bihotz-mina,
Atchemanik badukete
bozkario berdina.
12
Larrosoarrak, zaudezte
chuchen zuen fedean;
Ama Dolorosa bethi
bedi zuen artean,
Handizki ohoratua
antzo hortan berean.
Zeruan okhar zaitzazten
bere bihotz barnean.
13
Othoitz-azue berezki
zuen nahigabetan;
Etchetik norbeit maiterik
saldu duzuenetan;
Partalier har zaitzazten
bere bihotz-minetan:
Kontsolaturen zarezte
Amaren besoetan.
|