Erauskin Errotari
Zoririk onena Uztarri deuna
artutzea da lendabizi
opa dizutegu urte askotan
osasun pakeaz bizi,
zeurok bezela, abertzaleak
seme ugariak azi,
gaztetatikan Erlijioan
alde zintzo zintzo ezi.
Onela Elizar artu bear da
matrimonio santua,
Seme alabak erakusmen onaz
azitzen izan kontua,
Guraso dena obligazio
onekin dago lotua
zorrotz begia daukagu gero
denon Aita Jaun Goikoa.
|