Khuia eta Ezkurra.
Zalduby.
Haitz baten itzalean,
Ontsa jan edana,
Perttoli jaun sabanta
Zagoen etzana.
"Haitzak ezkurra eta
Khuia nun emana?"
Ez zitzaioen chuchen
Jainkoaren lana.
Ni izan banitz Jainko.
Zion bere baithan,
Khuia emanen nian
Haitz adar hoietan!
Ezkur pikor hoi aldiz,
Gisago zukekan,
Khuiaren orde hortche,
Lurrean errestan.
Perttoli jakintsuna,
Hortan lokhartu zen,
Kopetara hor zaio,
Ezkur bat erortzen.
"Atch! dio, zerk nau hola
Iatzarrarazten?
Khuia balitz erori
Aise hila nintzen!"
Jainkoak egin gauzak
Chuchen dira denak;
Handienak bezala,
Orobat mendrenak,
Mundu huntan Jainkorik
Nahi ez dutenak,
Guzien makhurtzeko
Hek dire lehenak.
|