Erauskin Errotari
Begiak itxita jayo giņaden
zabaldu gabe asko iltzen
orren gaitikan dakigu nola
amaren aurka dabiltzen,
zein da nola dan erakutsita
ala ere ez dira biltzen,
nayago ibili etsai batzuen
mailo gaiztotan amiltzen.
Errukirikan baldin badegu
Euzkadiz oroitu gaitezen.
Itsasoan ontzi bat dagola
uden azpira galdutzen
zer poza andik ito gabe
ondo diranak irtetzen,
beren bizia lenago baņan
geyago dute maitatzen,
Euzko aberriari auxen ber bera
egiten zayo gertatzen,
anai arrebak saya gaitezan
ama Euzkadi azkatzen.
Euzkotarrak jayo giņanak,
euzko aberrian aziak,
beltz ta zuriak, gorri, oriak,
jarri dirade nasiak,
amaren aurka nola dabiltzan
garbi gaude ikusiak
ez degu bear geza-epelak
bai beroak eta gaziak,
Euzkadi'n alde utzi naikoak
geren odol ta biziak.