Jondoni Petri edo Piarres apostoluaren kantika
Zalduby
Hasteko eta kopla artetako errefaua.
1º Hau, Jondoni Petiri herriko
patroina dutenek kantatzekoa.
Gure Patroin Saindua,
Jondoni Petiri,
Egiozu guretzat
othoitz Jainkoari.
2º Hau, Jondoni Petiri patroin ez
den herrietakoa.
Apostolu handia,
Jondoni Petiri,
Egiozu guretzat
othoitz Jainkoari.
1
Piarres itsasoan
zen arrantzan ari;
Jesusek ikusirik
erran zion: «Haugi:
«Hire anaiarekin
«niri jarraik hadi;
«Nik eginen zaituziet
«jende arrantzari».
2
Bi anaiek guziak
zituzten han utzi
Eta deus gabe ziren
jarraiki Jesusi.
Gero zuen Piarres
Jesusek hautetsi
Bere Apostoluen
bildumako nausi.
3
«Nor naizela, diote?»
Jaunak galdeginik,
«Ni nor naizen nahi dut,
«entzun zuen ganik.»
Hau ihardetsi zion
Petirik lehenik:
Kristo Jainko Semea
«zarela diot nik».
4
«Ene Aitak argituz
«zeren mintzo haizen,
«Hire gainean diat
«Eliza finkatzen
«Haren zimenduko haut
harrokatzat hartzen,
«Bernuko oldarrek
«higi ez haitzaten».
5
«Emanen darozkiat,
«zeruko gakhoak:
«Arimen salbatzeko
«podore osoak:
«Hik lachatuak edo
«lothurikakoak.
«Berak egintzat ditik
«harturen Jainkoak».
6
Piarres hola zuen
Jesusek ezarri,
Lurreko Elizaren
lehen buruzagi;
Artzainen beren artzain,
gida eta argi;
Egia federkoen
trenkatzaile garbi.
7
Piarresen untzia
behin itsasoan
Kalerna zirimolez
hondatzera zohan,
Jesus lo haitzagoen;
deskantsu osoan;
«Jauna salba gaizatzu».
oihuz dagozko han
8
Jesusek chutiturik
dio kalernari:
«Nik manatzen baitaiat,
«ichil bara hadi».
Nausiak manu hori
egin bezein sarri,
Itsaso'ta haizeak
geldi ziren jarri,
9
Orai ere iduriz,
untzi hura bera
Munduko uhinetan
lohake galtzen:
Jainkoak lo dirudi;
bainan gauden beha...
Eliza garhaitzale
da bethi athera.
10
Goiz batez Piarresi
untzira sarthurik,
Jesusek erran zion
«Sarea zak aurdik».
«Jauna, ez dut atzeman
«sarean deus gaur nik.
«Bainan aurdikiren dut
«berritz, nuk errarik».
11
Piarresek sarea
botatu orduko,
Arrainen betheegiz
hausten dohako.
Jesusen oinetan da
jartzen belhauniko:
«Jauna, bekhatoros naiz,
zuri hurbiltzeko».
12
Nausia ukhaturik.
geroztik Piarres,
Khiraski egun oroi
ari zen nigarrez;
Jesusen amodioz
bihotza suharrez,
Minez zagon, mundua
sustatu beharrez.
13
Bere Aitaren gana
Jesus igan eta,
Petirik zuen oso
Elizaren artha.
Erromaz egin zuen
bere hiri hauta.
Girichtino guziek
hura zuten aita.
14
Piarresek Fedea
hain zuen hedatu,
Nun Emperadorea
baitzen asaldatu.
Hiltzera zuenean
hunek kondenatu.
Buruz behera zuten
gurutzefikatu.
Azken bi kopla berech hauk
mariñelentzat dire:
Gu ere zu bezala
Jondoni Petiri,
Itsasoko mariñel
eta arrantzari...
Gure nekhe gaitzetan
oihuz gaude zuri;
Ah! izan zakizkigu
othoi urrikari.
|