Jondoni Petri edo Piarres apostoluaren kantika
Adema, kalonjea
Hasteko eta kopla artetako errefaua
1º Hau, Jondoni Petiri herriko
patroina dutenek kantatzekoa.
Gure Patroina Saindua,
Jondoni Petiri,
Egiozu guretzat
othoitz Jainkoari.
1
Piarres itsasoan
zen arraintzan ari;
Jesusek ikusirik
erran zion: «Haugi:
Hire anaiarekin
niri jarraik hadi;
Nik eginen zaituztet
jende arrautzari».
2
Bi anaiek guziak
zituzten han utzi
Eta deus gabe ziren
jarraiki Jesusi.
Gero ziren Piarres
Jesusek hautetsi
Bere apostoluen
bi lumako nausi.
3
«Nor naizela, diote?»
Jaunak galdeginak,
«Ni nor naizen nahi dut
entzun zuen ganik»
Hau ihardetsi zion
Petirik lehenak:
«Kristo Jainko Semea
zarela diot nik»
4
«Ene Aitak argituz
«zeren mintzo haizen
«Hire gainean diat
«Eliza finktzen
«Haren zimenduko haut
«harrokatzat hartzen,
«Ifernuko oldarrrek
«higi ez haitzaten.»
5
«Erranen darozkiat,
«zeruko gakhoak;
«Arimen salbatzeko
«podore osoak:
«Hik lachatuak edo
«lothurikakoak,
Berak egintzat ditik
«harturen Jainkoak»
6
Piarres hola zaen
Jesusek ezarri,
Lurreko Elizaren
lehen buruzagi;
Arzainen beren artzain,
gida eta argi;
Egia fedezkoen
trenkatzaile garbi.
7
Piarresen untzia
behin itsasoan
kalerna zirimolez.
hondatzera zohan.
Jesus lo baitzagoen,
deskantsu osoan;
«Jauna salba gaizatzu
oihuz dagozko han.
2º Hau, Jondoni Petiri patroin ez
den herrietakoa.
Apostolu handia,
Jondoni Petiri,
Egizu guretzat
othoitz Jainkoari.
8
Jesusek chutiturik
dio kalernari:
«Nik manatzen daroat
«apazega hadi.»
Nausiak manu hori
egin bezein sarri,
Itsaso'ta haizeak
geldi ziren jarri.
9
Orai ere iduriz,
untzi hura bera
Munduko uhinetan
lohake galtzera:
Jainkoak lo dirudi;
bainan gauden beha...
Eliza garhaitzale
da bethi athera.
10
Goiz batez Piarresi
untzira sarthurik,
Jesusek erran zian
«Sarea zak aurdik.»
-Jauna, ez dut atzeman
sarean deus gaur nik.
Bainan aurdikiren dut
brritz zuk errarik.»
11
Piarresek sarea
botatu orduko,
Arrainez betheegiz
haustera dohako.
Jesusen oinetan da
jartzen belhauniko:
«Jauna, bekhatoros naiz,
zuri hurbiltzeko.
12
Nausia ukhaturik,
geroztik Piarres,
Khiraski egun oroz
ari zen nigarrrz;
Jesusen amodioz
bihotza suharrez,
Minez zagon, mundua
sustatu beharrez.
13
Bere Aitaren gana
Jesus igan eta,
Petirik zuen oso
Elizaren artha.
Erromaz egin zuen
bere hiri hauta.
Girichtino gozirk
hura zuten aita.
14
Piarresek Fedea
hain zuen hedatu,
Nun Emperadorea
baitzen asaldatu.
Hiltzera zuenean
hunek kondenatu.
Buruz behera zuten
gurutzefikatu.
Azken bi kopla berech hauk Ternuzalenak dire:
Gu ere zu bezala
Jondoni Petiri,
Itsasoko mariñel
eta arrantziri...
Gure nekhe gaitzelan
oihuz gaude zuri;
Ai! izan zakizkigu
othoi urrikari.
Gu ugarte hautako
Eskualdun jendeak,
Orai gaitu ederki
argitzen Fedeak
Ethorri baitzaizkigu
osoki gureak,
Gure arimen artzaoin
herritar maiteak.
|