Josu Kistoren pasioa
Erauskin Errotari
Zeruko Aita argi nazazu
neri entendimentua,
argitaltzeko Semeak pasa
zuan Pasio Santua,
zeņen gaiztoa dan pekatu
ateratzeko kontua,
lanaren bistan Kristoganatu
dedin erruki mentua.
Guraso zarren jatorriz degu
pekatu orijinala,
arekin geunden zeruetara
bat sartu ez giņala,
Jesus maiteak eskuratzen
egin zuan egiņala,
esan genzake zorionean
guretzat jayo ziņala.
Adan ta Eba'k pekatu egiņaz
Kastiguak genituan,
ludia galdu zeruba itxi
artxek ekarri zituan,
oldozten jarri pekatuak zer
zor da galera dituan,
orain ere maiz eiten duana
egango da delituan.
Aita eternoak gure bearrik
zerurako etzuana,
agertu zuan amoriua
gizonagan basuana,
bere Semea redimitzea
bialdu zuan gugana,
gutxi kosta-ta ludiontatik
ezta atzera joana.
Pekatuaren zorra pagatzen
zer kosta zayon Jesusi,
pasio ontan begiratuaz
bear diogu ikusi.
Tormento gogor ta eriotzaz
animak ditu erosi,
aurrerakuan zer moduz bizi
ere zigun erakutsi.
Ostegun Santu afal ondoan
jetzemaniko baratzan,
ikasleakin, Jesus Aitari
erregutzen asi zan,
Bera il gabe jende umanoa
ia salbatzen ote zan
ezetz esan zion, eta bildurrez
auspez jarri zan, triste zan.
Jainkotasunez Jesus fuerte zan
argal gizon alderdia,
il gabe Aitak etzion egin
bere miserikordia,
presente zeukan lendageroko
jende aren pikardia,
Larritasunez asi zitzayon
odolezko izardia.
Aitak Semea, eskaņi zuan
pekatuaren zorretan,
bere bizia eman zezala
etsayen, atzaparretan,
jende umanoa salbatu zedin
Jesus, osoro orretan,
besteren kulpak erremeditzen
kastigu aiņ gogorretan.
Judeetara joanik zebillen
Judas, maixua saltzeko,
konpondu ziran ogeita amar
dirutan entregatzeko.
Laztan falso bat emango ziola
zeintzan ezagututzeko
eta indarra juan zedilla
arrapatuta lotzeko.
Judas giari aurrian eta
soldadu tropa atzian,
jetzemanira joan ziraden
ostegun Santu arratsian,
itzak ederrak mingaņaz eta
maleziak biotzetan
laztan falso bat an eman zion
maisua billatutzean.
Lotsa gabea Judas orrekin
ara joantzan jendea,
Jesus, Nazareno, oyetan zein da
egiten zuten galdea.
Jesus umillak erantzun zien
"Ni naiz", ez nago gordea,
ar nasazute naibanazute
orra eman libertadea.
Potestadea, bazeukan eta
itz oriek, esatean,
soldado danak botazituan
lurrera, derrepentean,
Jaun-Goikuaren Semea zala
adierazi, naizukean,
siniste ori ezin sartu zan
Juda gogorren artean.