Jesusen bizia
Zalduby
1
Bethelemeko heian,
negu bihotzean,
Jesus haurra sortu zen,
Eguerri gauean.
Artzaiaek, Erregeek
lehenik dute han
Adoratu Jainkoa
gizontesunean.
2
Jesus errege dela,
Herodes entzunik,
Hark tronua khen dezon
lotsa da jadanik.
Haur guzien hiltzeko
manua emanik,
Jesus hil nahi luke
hetan atzemanik.
3
Berri hori Josepek
zuenean jakin,
Ihes gan zen harturik
Haurra amarekin.
Hiru urthe Egypton
egon ziren behin;
Herodes hil zenean
gero etchera jin,
4
Jesus, Maria, Josep,
o zer familia!
Nazaretheko etche
hartako loria!
Hogoi ta hamar urthe
Jesusen bizia
Aphaltasunean zen
iragan guzia.
5
Gero zen abiatu
Jesus predikatzen,
Bere botherearen
jendetan agertzen,
Bere erresumatzat
Elizaren biltzen.
Apostoluetarik
lan hortan hasi zen.
6
Osteka Judearen
barne'ta hauzotik
Eriak bai sendoak
zarraizkon ondotik.
Askotan jende sorkha
soberaren gatik,
Petriren untzitik zen
mintzo itsasotik.
7
Erien sendatzea,
hil hotzen piztea,
Itsaso'ta haizeen
manatuz heztea,
Bortz mila gizon gose
bortz ogiz haztea:
Jesusen bizia zen
holakoz bethea.
8
Zeren bere berthutez
hain zen miragarri,
Gaichta inak zitzatzkon
Jesusi jazarri.
Hoien higuintzak zion
ondotik ekharri
Bere heriotzea,
gure salbagarri.
|