Ezkio'ko Ama lagun eiguzu
Erauskin Errotari
Agur Ama Ezkio'n
azaltzen zerana,
Euskaldunak ara or,
batzaldu zugana,
irripar egitea
naiz askoren lana
zerbait oi-esan bada
or gertatzen dana.
¿Zer naidezu azalduz
naigabezko era,
alzatoz gure bide
txarra zuzentzera?
Gaiztakeri aundiak
egiñak bagera
damuz nai degu bildu
zure babesera.
Gaiztoak indar dute
zoritxarrez orain,
eta guziak jarri
zaizkigu buruz gain.
Nun-nai egiñaz dabiltz
nai duten aña irain,
baña zure laguntzaz
bagera oien lain.
Ez, bada menderatzen
gaixtoen indarra,
ondatzera dijoa
Euskal Erri zarra,
oneraño ez dedin
gaiztokiko garra
eskatzea degu zure
laguntza Goitarra.
Gaiztoak ondu eta
onak obegotu,
emengo naspilletan
ez gaitezen lotu.
Zure biotz aundian
nai degu berotu,
sinismenez zaitzagun
amatzat aitortu.
Naiz askok ez sinistu
agertzen zeranik,
ikusten zaitun bati
sinistu nion nik,
laguntz eske naiz Ama,
besoak zabalik,
Zure laguntza gabe
ez degu gauz onik.
Ama lagundu bada
Euskal Erriari
Orain beintzat dago ta
laguntz eske larri,
seme txar asko dauzka
etsaiak ugari,
izan zaitez bada arren
guzion zaindari.
|