Euzkadi nor dan eta Jel ikurriñak zer esan nai duan
Erauskin Errotari
Euzkadi zein dan ez dakiana
edo dala Jel aberria
ondo dakigu badagoala
euskotarraren erdia;
nai gendukena ikasi eta
dena balego jarria,
erderaz Nazio edo Patria da
euskeraz Jel aberria,
geuri aurreko asaba zarrak
utzi ziguten erria,
zorion begiragarria.
Geure ama da Euzkadi eta
euzko elea izkuntza
orra bi gauza emen batera
ama ta bere bizitza.
Euskotar asko oraindik ori
ez dakitela dabiltza,
¡bera Euzkadi! esaten dute
amarengana zaputza,
geyena maite bear litzakena
ez aitortzea da beltza,
itxumen onen lertu lezake
Euskotar onan biotza.
Etzait aiztutzen aurra nintzala
amak esaten zidana,
lendabiziko ikasi bear da
Jesus onaren izena,
itz ezti ayek sartu zitzaidan
biotz erdian barruna
Jaungoikoa maite aurrena,
Ama Euzkadi urrena
dakigulako nola dan bera
Ama euskotar denona.
Euskotar txarrak ez aditu nai
Euzkadi'aren izena,
lendabiziko au da geyena
ni arritutzen nauena,
Malkarretatik amilka dablltz
utzita bide zuzena
oyeri ezin erakutsirik
daukagu lanik gaitzena
ugaz ama dute lenengo maite
eta berena aitzena.
Guk ez dakigu zergaitik duten
oriek orlako kasketa
Eusko Aberria baztar utzita
maitekiro erbestea,
beste gauzarik ez dabilkite
gezurra edo nasketa,
oyen zuaiztin guk egin degu
bear bezela mozketa:
¿Euskera, beñe izandu alda
españolaren izketa?
"Habla cristiano" zertan daigute
geure euskera adituta.
Aitak eta Amak jayo ezkero
aurtxoak azi bearra,
erakutsi ere egin ziguten
beren izkuntza ederra
euskotar batek esaten badu
¡bera Euzkadi jatorra!
ukatzen ditu bere ama ta
ark eman zion bularra,
Jaungoikoa ukatutzeaz
urrengo auxen bera da.
(Jarraituko du)