Deun Saturnino'ren bizitzari olerkiak
Erauskin Errotari
Bertso berriak zuzendutzeko
ez daukat nagi burua,
lagundutzalle artzen deala
San Migel goi aingerua,
Deun Saturnino eta San Fermin
joan zitzayon ingurua
ordu onetan santu eginda
igo ziranak Zerura...
Zaldibitarrak, esan dirate
kantak jarri, albanintza.
Patxi Erauzkin zure billaka
aspaldi ontan gabiltza,
nik ere pozik ala bear ta
bayetz eman diet itza
argitalduaz nolakoa zan
Deun Saturnino'n bizitza.
Aita Saturnino, jayotzetikan
oroizko erlijioso,
baita gaņera seme argia
argaitik, Gotzai, Obispo,
bere ondoren ibiltzen zana
kapilladua, Onesto,
on biurtu ta, jari zituzten
millaka errege asko.
Zaldibia'ko Urreta kale
deitzon, auzo maitean
Deun Saturnino antxen daukate
Baso, eliz polit batean.
Egin zutena, milla, seireun da
larogeita emeretziz urtean
maitetasunaz, biotzak betean
sortzen dirade atean.
Dionisio Arko Pajitarekin
adiskide aundienak,
Arleseraņo animak erosten
birak etorri ziranak,
era onetan igarorikan
jai ta aste gau ta egunak
gutxi, bildurtu naiz ta agertu
etsairik biurrienak.
Kartason'an, baņan jendea obea
nola zegoan igarri,
Tolosa, Franzin, Eliz berri bat
eginda zutela jarri,
San Papoul, gelditu zana
ango animan zaindari
Deun Saturnino erriz ta erriz
Iruņara zan etorri.
Deun Saturninok Napar'aldean
pasa zituan bi urte
Aita San Fermin kistar egiteko
berak artu zuan parte,
Jesus'en alde biurtu ere
berrogei milla ereje
berri on ayek zabaldu ziran
Teledo'araņo arte.
Jarraitzeko