Belen'en
Erauskin Errotari
Adan ta Eba ziran
zorionekoak,
egin zituanean
Goiko Jaungoikoak,
lenengo gurasoak
izandutakoak,
jatorrizko gaitzaren
kutsu gabekoak.
Adan gure guraso
lendabizikoa,
Jaunak lur puska batez
ondo egindakoa,
gaņera eman zion
zorion lekua,
an adoratu zezan
bere Jaungoikua.
Jakintzuak zeukaten
aurretik esana,
nola etorriko zan
Aurtxo bat gugana:
Au bera zan Belen'en
gauaz jaio zana,
gu gaizkatzeagatik
Gizon egin zana.
|