Errauskin Errotaria
Nik ez det bat jaso nai
Ta bestea jetxi,
Ondo neurtu arte
Ezin bada etxi:
Aya'tarra aizkora
Ez da gero gutxi
Jeronimo'rentzako
Ez arren iritxi.
Onek erronka gutxi
Egiten du jaurti
Ixil-ixil eta apal
Ikusten da beti:
Aditzera bat garbi
Eman nai det gaurti
Keixeta'ren txapeltza
Jeronimo'k aurki.
Aizkol neurketa ori
Zan miragarria,
Aberastu azi du
Errian erdia
Juan Mari'k prantzes brusa
Oroiki jarria,
Nik ere neregandu
Erleju berria,
Pozkiro dago beraz.
|