Aita San Fermin'eri
Erauskin Errotari
(Jarraimena)
Emezortzi urte zituanean
Frantzia'ko Tolosa'n
Apaiz egiteko adieratzen
San Fermin gogoz asi zan,
Seme argi eta azkarragorik
iņun etzeikean izan
Urte gutxi barru Jesukristoren
Ministro digno egin zan.
Izkin tokitik predikatutzen
zala begiragarritua
Aditu eta gelditzen zala
Ozte dana arritua
Jesus nolagun sinismenean
Aneika asko jarritua,
laixter autu zuten Iruņako
Gotzaia konsagratua.
Bear ainbat apaiz Iruņan utzirik
Egiazko borondatean,
Joanda asi zan predikatutzen
Anserni Angers partean,
Beauvais'en lotuta preso
Sartu espetxe batean
Etzuten atera gobernadore
Angoa il zan artean.
Atera zuten gobernadore
Gaizto ura iltzanean
Normandi eta Amiens'en
berriz asi zan lanean,
Milla gaizki egille onbidetutzen
zituala egunean
Jaungoiko faltso gezurrezkoak
Bildurturik aizkenean.
Sendatzen zituan gaxo zeudenak
Nola eri elbarriak,
Biurtu ere Jesus'en alde
Gaizto, kruel, biurriak
Era onetan argitalduaz
Egikera arrigarriak,
Jakin zuanean beregana deitu
Gobernadore berriak.
Galdetu zion zeņen izenean
Egiten dezu oinbeste lan
Erantzun zion Jesus'enean
Iņola ezin bestelan
Orduan ere gizon gaiztoak
baziran orain bezelan,
San Fermin berriro sartuaz zuan
illuneneko kartzelan.
(Jarraitzeko)