Aita San Fermin'eri
Erauskin Errotari
Aita San Fermin Naparroako
Iruņan zana jayoa
San Saturninok kristau egiņaz
eman zion batayoa.
Jesus'en gana izandu zuan
Zorrotza amorioa,
il tzan ordutik argaitikanda
bere ondora igoa.
Firimo aita, Eujenia ama
San Fermin'en gurasoak
izan ditezken aundienetako
kristau erlijiosoak
egiten zituen gau eta egun
Zintzo otoitz erresoak
baita eskaņiaz Jesus onari
beren bizitza osoak.
Aita S. Fermin "milagrosoa"
Naparroako semeam
zintzo eta apal ibiltzen zana
gurasoen esanera
ereje asko biurtu zituan
Jesus zan sinismenara
guztion Aitak orgatik dauka
artuta adamenera.
Saturnino'ren kapilladuak
zuban Onesto izena,
Fraintzia'ko Tolosan jayoa
Iruņan bizitzen zana
Firmo eta Eujeniaren
etxera bildutzen zana.
Jesus nola zan San Fermin'ari
erakutzitzen ziona.