Jesu Kristoren pasionea
Zalduby
1
Azken afaritikan
gauari behera,
Jesus atheratu zen
othoitz egitera.
Oliben baratzean,
hantche dago bera...
Betbetan horra non den
erortzen lurrera.
2
Zerk aurdiki othe du
Jesus Jauna hola?
Agonian ahuspez
horra non dagola,
Bere heriotzea
bichtara zaiola.
Izerdiarekilan
dohako odola.
3
Bere agoniako
kalitza khiratsa
Iretsi behar eta...
oh! zenbat den lotsa!
Munduko bekhatuak
betan eta baltsa!...
Nola baita lehertu
arnotzen mahatsa.
4
Judas bere Nausiaz
ichilka zokhotan
Juduekin ari zen
aspaldi tratutan.
Hoita hamar pezeta,
horra zenbatetan
Saldu duen Judasek
Jesus arrats hortan.
5
Soldadu tropa baten
bera aintzineko,
Heldu da Judas, eta,
ez huts egiteko,
Nori ere musu bat
emanen baitako,
Hori da seinalea,
hori lot bekizko.
6
Baratzean sarturik,
jada gau beltza zen,
Jesus bere lekuan
dute atzematen.
Musu maltzur bat dio
Judasek ematen.
Jesusek: «Aichkidea.
zer ari hain hemen?»
7
ihes abian ziren
denak harrituak,
«Har nazazue», dio
Jesus amultsuak.
Hedatzen diotzate
besoak, eskuak.
Orduan lotzen zaizko
laster soldadoak.
8
Jerusalem barnerat
orai deramate;
Gauak gauari presan
jujatu behaute.
Kaifasen tribunala
ospeka da bethe.
Jesus pasoka, thuka,
hanche dabilkate.
9
Bertze Apostoluak
ganak ziren ihes,
Bakharrik zen jarreiki
Jesusi Piarres.
Ezkaratzetik beha
han zagon beldurrez,
Zer othe zuten bada
eginen Jesusen.
10
Kaifasen neskatoa
zitzaion ohartu.
«Errazu, Jesus horren
laguna zare zu».
Piarresek egiten
dio juramentu,
Ez duela hark Jesus
nihon ezagutu.
11
Piarresek Nausia
ukhatu orduko
Gauerdiko oilarra
kantuz hasi zako.
Jesusek ja errana
gogora dohako
«Oilarrak jo gabe nauk
hik gaur ukhatuko».
12
Ohartzen da Nausia
beha dagokola
Behatze hark jo dio
bihotzaren nola.
Badoha handik laster,
nigar dariola.
Piarres gehiago
ez daite kontsola.
13
Kaifasek: «Nor haiz?» dio
Jesusi galdetzen.
Jesusek: «Ni, Kristo naiz»
dio ihardesten.
Denak dire orduan
oihuz abiatzen:
«Ez hain, hi, blasfemio
egile bat baizen».
14
Lekhukoak mintzatzen
abiatzen dire
Gezurrean aurkituz
bai ichilzen ere.
Aitzinat oihuz daude
guziak halere
«Hilzea merezi du
ez barkha batere».
15
Gurutzean hilzea
duela merezi,
Kaifasek igortzen du
jesus Pilatusi.
Pilatus hori baitzen
gobernuko nausi,
Horren baimena zuten
behar ardietsi.
16
Zertan othe den bada
Jesusen hobena,
Pilatusek nahi du
berak jakin dena.
Bilhatu eta deusik
ezin atzemana.
«Nik, ez, horren hilzea
ez dezaket mana».
17
Guziek berriz oihu
«Bai kondena zazu;
Cesar emperadorek
etsai gaitz bat hau du.
Hunen alde bazare,
guardia emazu;
Ezen zure kargutik
hark khenduko zaitu».
18
Orhoiturik hiltzerat
kondenatuetan
Libraraz dezakela
batto egun hartan:
«Barrabas ala Jesus,
zoin da bi hoietan...
Hots! behauzue erran,
zoin?... libra dezadan».
19
-«Libra zazu Barrabas».
-«Ordean, Barrabas
Gizon hilzaile bat da
Nik hura libraraz
-«Bai libra zazu hura,
eta hau hilaraz;
Bertzenaz Cesarekin
etsai zare arras».
|