Inkarnazionea
Zalduby
ERREFAUA
Jesus ona
Jainko gizona,
Zu zare zu gure zoriona.
1
Oi! zein gaitz zen, zein etsigarri,
Bekhatuaren kaltea!
Ez balitz gutan urrikari
Gerthatu Jainko Semea.
2
Bekhatuaren hutsa nor zen
Ezeztaraz zezakenik?
Aitari buruz Semea haizen
Ez zen ahala zuenik.
3
Zuhaur zinen, Jainko Semea,
Gure ordain bilhatu.
Eta mundu dohakabea
Hou zinuen salbatu.
4
Hartuz gureak bezalako
Gorphutz eta arima bat.
Birjina baten sabeleko
Haur zioen jautsi gutarat.
5
Izpiritu Saindua ganik,
Birjina guziz garbia,
Zu bethi birjina izanik
Amatu zinen, Maria.
6
Horra izate Jainkozkoa
Gu gatik haragitua,
Jainko Gizon, Gizon-Jainko,
Ordutik Jesus deitua.
7
Jainkotasun gizontasuna,
Bi natura ditu betan;
Bainan bakharra da presuna
Bi natura horietan.
8
Jainkoaren zinezko Ama
Baita Birjina Maria,
Izen hoi du zuzen emana,
Jainko Semetik jaria.
9
Gizontzeak ez du gutitu
Jesusen Jainkotasuna;
Jainko Gizonak du goititu
Berekin gizontasuna.
10
Gizonaren jinkoztatzeko
Jainkoa da gizon egin,
Gu zeruraino altchatzeko
Zerutik da lurrerat jin.
11
Guretzat gizon egin eta
Hil zarena, Jesus ona,
Zuk merezituz baizen ez da
Salbatzera ahal gizona.
12
Jainkoaren Ama saindua,
Guk ere ama zaitugu.
Ama maite botheretsua,
Ai! urrikal zakizkigu.
|