Ezkontzaren alderdi onak
Enbeita, Joseba
Ludi onetan
andra-gizonak
Jaunak jarri euzanetik,
ezkontzearen
arazuatzaz
dago naiko zer-esanik.
Gizon gaztiak
amesten dabe
larrosaz dana jantzirik;
aren inguru
egiten dabe
amaika gogai gozorik.
Gizon elduak
mintzatzen dira
obeto gauzak pentsaturik,
eta aren aurka
guztiz jarteko
eurak ez dauke kezkarik.
Mutil zarraren
bizia baiņo
ez ba'lego lez obarik,
ezkonduaren
ondasun danak
alde batera itxirik...
Ta ezkonduak
arazu ontan
zer pentsetan ete dabe?
Pozik al dagoz
euren biziaz
edo guztitan nekepe?
Nik ezautzen dot
ezkon-gazte bat
itzegin naita osorik,
ezkontzearen
mesede onak
zuen aurrian jarririk.
-Ezkontzea da
gauza onetan
guztiz gauzaik onena,
Jaunak ludian
ipiņi daunik
gauzarik zerukoena.
Ludi osoa
zikintzen dauan
obenetatik motzena,
sakramentua
bitartez dala
biurtzen dan ur gardena.
Gizon bakarra
itun ba'dago
laguntasunan bearrez,
aurkituten dan
alaitasuna
andratxo on baten bidez.
Gau illunean
estalpea da,
negu otzean sukalde;
illunak
agortu arren,
laster dira aldendute.
Lanan ostean
geure nekeak
ordaiņa aurkitzen dabe,
etxerantzean
gozotasunaz
arren ba'dogu nok maite.
Jaunan gurariz
bera da bide
munduratzeko sendia,
seme-alaba
kistar onakin
beterik Zeru aundia.
Guztiz indartsu
da maitasuna,
eta beraren bitartez
ludi ontako
neke-samiņak
biurtzen dira ezer-ez.
|