Hartz phereka latz
Zalduby
Jaun batek omen zuen
Hartz eskolatu bat
(Holako hartz guti da
Agertu munduan)
Jaunak manatuz geroz
Harat edo hunat,
Oro ziozkan hartzak
Ekhartzen eskurat.
Hartzaren nausi hori
Behin baratzean,
Itzal baten freskuran
Lo zagon lurrean.
Hartzak, han baitago zain
Jaunaren aldean,
Uli bat ikusten du
Haren sudurrean.
Behar diola hortik
Uli hori khendu,
Kintaleko harri bat
Hartzak hor hartzen du
Ukhaldiari zaio
Ulia aintzindu;
Jaunaren kaskoa du
Harriak arraildu.
Lausengu moldegaitzek
Holache daukute
On baino gehiago
Maiz egiten kalte;
Amodioak balu
Buru'ta berthute
Adichkidantza ona
Orduantche laite.
|