Inpresio lehenengo hau da
Enbeita, Jon
Inpresio lehenengo hau da
arima daula galdu
argizari bat euskararena
heurak nahi dabe itzaldu
lehen sobran ziran erdarazkoak
bere lekuan zabaldu
bide hontatik itxaropena
egiten jadaz itzaldu
hori egiten duenak jaunak,
euskaltasunik bai al du? (bis)
Betiko legez gaurkoan ere
euskara anai pobrea
kanpoaldetik datorrena da
antza gu baino hobea
begira luze gabiltza beti
ondokoen kolorea
bainan herriak oraindik badau
galdu gabe ohorea
harek erdia emoten badau
geuk emon daigun doblea. (bis)