Eztarria dut mingotza
Enbeita, J.
Eztarria dut mingotza,
hau atsekabe zorrotza!
heldu zen gaiso arrotza,
esaten ere naizlotsa;
hainbat urtean bizia truke
itsaso hortan morrontza.
Gaur bi begiak lausotuak ta
dardaraz daukat okotza;
ezin dut kanta, ezin dut esan
lehertua bait dut abotsa.
Leiho ertzetik entzun zaitudan
itsas olatuen hotsa,
etorri zaitez laztan dezazun
elbarri honen bihotza.
Zure gatzaren aparra,
zure olatu indarra,
zure kresalaren garra
daukat aitortu beharra.
Zenbat urtetan zure altzotan
itsaso eta izarra!
Zure hotsean gaur etorri zait
gazte aroko izparra;
zure altzoan laztandu nuen
Hegoa eta Iparra;
mugitu ere ezin naiz egin,
hau da nire zoritxarra;
zure altzoan nahi dut atseden,
hauxe dut amets bakarra.