Hartz bat eta bi Ihizlari.
Zalduby.
Larrugin bati behin
Bi Santagraziar:
"Mendian dugu hartz bat
"Hil gogoa bihar
"Haren larrua dugu
"Zuri saldu behar."
Tratua egin zuten,
Hamar untza zilhar.
Bi ihiztari hoiek
Biharamunean
Goizean goizik ziren
Sarthu oihanean.
Iduri hitz harturik,
Orduan berean,
Hartz eder bat chutchuta
Pharatzen zaie han.
Hartza hek uste baino
Handichago baitzen,
Gure ihizlariak
Horrek ditu Iazten.
Bat izai bati gora
Zalhu da opatzen,
Bertzea hil iduri
Lurrean etzan zen.
Hartza lurrean dagon
Horren gana doha:
Galtzetarat eginik
Han zagon gaizoa!
Hartzak usainka dio
Hurbiltzen ahoa:
"Phu! dio, hau hila duk!
"Hauk usain gaichtoa!"
Aphur bat ibilirik
Higi'ta ingura,
Gibel aldetik zion
Sendi usteldura,
Utzi zuen jan gabe,
Ez baitzen barura.
Beharrik zen hain napur
Goiz hartan hartz hura.
Hila zelakoari,
Hartza urrundu'ta,
Laguna heldu zaio:
"Errak to, ez ukha:
"Hartza ari baitzuan
"Hiri mandatuka,
"Zer erran daukan, niri
"Aithorturen duka?"
"Beharrirat hurbilduz
"Muthur eta hortzak
"Huna zer erran dautan
"Alimale gaitzak:
"Helduden aldikotzat
"Hau gogoan har zak:
"Larrua saldu gabe
"Hit behar dik hartzak."
|