Haitza eta ihia
Zalduby
1
Haitza hula zen mintzo
behin ihiari:
«Ai! zein haizen ez deusa
ene aldean hi:
«Beha zak to, zein naukan
handiagoa ni:
«Arren hi hain tchar baihaiz
hi haut urrikari.»
2
Ihardetsi zioen
haitzari ihiak
«Jainkoak egin gaitu
zu eta ni biak,
«Hari berdinak zaizko
handi'ta ttikiak;
«Iguzki beraz gaitu
argitzen guziak.
3
-«Ez diagu berdinik
deusik hik eta nik:
«Hi den mendren haizeak
hagoka etzanik
«Ni ordean niagok,
burua gorarik;
«Ez diat hik bezala
Jaiuko acholarik.»
4
Hola mintzo zelarik
ihiari haitza.
Horra nun altchatzen den
kalerna bat gaitza.
Hedoi itsusi batzu
airean dabiltza,
Laster dute zerua
ezartzen beltz beltza.
5
Haitz hura hedoieri
hurbilago baitzen,
Ihurtzuria zaio
gainerat erortzen.
Haize zirimolak du
bihurriki jotzen.
Bai eta erroz gora
Krisk krask aurdikitzen.
6
Ihi gaichoa zagon
hautche ukhurtua.
Gero ikhusi nuen
berritz chutitua.
Here mendretasunaz
beraz salbatua...
Horra jende chehea,
zure etsemplua.
|