Negu abestia
Enbeita, Jagoba (1916)
Negua dator egaz-egazka
tamaltasunez beterik,
estaltzen ortze orlei ederra
burdin margoaz illunik.
Billostu dira zugatz guztiak
txoriak dagoz ixillik;
mendiak bere jantziten dira,
gorpu antzean, zuririk.
Eztau abesten solo-munean
otseiņak bedar ebatez,
artzaiņak areiztietan eztau
joten bere txirula, ez;
negu gogorrak gure aldean
udea artzen dau tutarrez,
eta udagoienaren atetik
bota dau zatar bat legez.
Sasirik sasi dabiz txoriak
otzai iņes ein eziņik,
txio-txioka, negar antzean,
gaxoak! goseak illik,
begiak motel, burua makur,
eta lumeak astiņik;
udabarriai itxaeraiten
dagoz atsekabez beteik.
Eztabe orain abesten alai
euzkia agertzen danean,
mendi ostetik argiz beterik
sutegi baten antzean.
Urretxindorra, txori gaixua,
o txori olerkaria!
Zugaz nik baten egin neban, ba,
ames gomutagarria:
mendiak zuri, zugatzak zimel,
bedarrik baga zelaia,
aixea otza, burrundaraka;
noizik bein iņetasia.
Olakoa zan orduko gaba,
dana estu ta larria!
Larri ta estu zu sartu ziņan
nire leiotik barrura,
dana bustita, otzez ikaraz,
baņa artez artez burua.
Begiak zoli, neuri begira,
erdi idigita pikua.
Abestu zendun... ta idazten noa
zuk orduan abestua:
ĢOtzai iņes-iņeska
egazkada baten
Gaztela erriraņo
atzo joan nintzen,
berotasun piska bat
bai neban aurkitzen;
baņa askoz oba zan
joan ezpanitzen.
Ariztei egal baten
olgetan benetan
txoritxu bi egozan
arkalaz izketan:
-Iņoz egon zara zu
euskal mendietan?
-Bai, baten joan nintzen
udea pasetan.
-Ta erri polita da?
-Ixillik on zaite!
Odeiak illun beti,
beti busti beie.
Gauza dan txoririk an
ezin bizi leike.
-Olan bada, orduan,
enoa arantz neu be.ģ
Au entzun nebanean, dan
dana sututa,
esan neutsien goitik burua
agertuta:
ĢObeto eingozue,
zuk eta besteak,
ebaiten ezpozuez
Euzkadiko axeak.
Asarratu nau zuen
txarto esateak.
Txarrik ein eteutzue
Euzkadi maiteak?
Euzkadin eguzkia
dago laņopean
ez ikusteagaitik
motzak gure errian
ta Euzkadin euria
jausi oi danean,
odeien negarra da
motzaren aurrean.
Auxe entzunda, txalao-txaloka,
biotza pozez beterik
asi nintzan da urretxiņola
jun zan oge-adarretik.
Berari jarrraitzeko ustean
jasten nok arin ogetik...
Jausten nok luze gela erdian,
ta amesa nire burutik
jun zala uste dot egaz-egazka
Urretxindorren atzetik.