Gure herri chumetan zembat hitzuntzi!
Zalduby
Gure herri chumetan
Zembat hitzuntzi!
Zinez edo jostetan
Oro erasi,
Trebes nahasi;
Beha daude nor zertan
Hobendun kausi,
Nori phitz hauzi.
Deus ez nahiz bertzetan (bis)
Onik ikusi.
Beren hutsak utzirik
Khechu bertzenez,
Mihiak chorrotchirik
Daude auhenez
Heien hobenez
Nihor ez da garbirik,
Hoien erranez,
Kampoz ez barnez:
Zembat hoik ausikirik (bis)
Dagozin minez!
Izan dadin egia,
Ala gezurra,
Berdin hoien mihia
Doha itsura,
Hauts edo urra,
Den mendre iduria
Edo itchura
Dela segura:
Hain da heien loria (bis)
Bertzen malura.
Gabaz Akhelarretik
Mainguka jinak,
hasten dire goizetik
Gure sorginak,
Debruz eginak,
Sist handik, sast hemendik,
Zer listafinak,
Laphar, ausinak!
Sendatzea luze dik (bis)
Hek egin minak
Mihiak du salatzen
Bihotz barnea,
Eta atherarazten
Handik esnea
Edo zornea.
Mihi izarra da denen
Zikhintzailea
Eta kaltea,
Hauzo eta ahaiden (bis)
Makhurtzailea.
Erran chaharretarik
Huna batena:
Mihia du gauzarik
Baliosena
Edo tzarrena.
Ongi edo kalterik
Den gehiena
Egin duena:
Hark dabilka bethitik (bis)
Mundu hau deny.
Girichtinoek bethi
Jainko legea,
Behar ginuke bizi
Batasunean
Orok bakean.
Hitzuntzi tchar bat gaizki
Mintzo denean
Bertzen gainean
Nornahik diro kausi (bis)
Bera hutsean.
|