Txiroa izan eta aberats bizi
Enbeita, Balendin
Txirotasuna mundu onetan
Geiena arantzazkoa.
Diru apur bat daukan orduan
Bera zorionekoa.
Pozaldietan aztuten yako
Lengo samin naibakoa.
Txiroa beti etorkizunen
Itxaropen aundikoa.
Zeanuriko seme bat emen
Arturik eredutzako,
Erabagi dot bere bizitza
Bertsotan azalduteko.
Erabagi dot bere bizitza
Bertsotan azalduteko.
Txirotasunez bizi zan baiņa
Bera zan Zorioneko;
Itzez da egitez, gauza daneaan,
Gizon osoa zalako.
Maizterra zan da, bere ugazabak
Atara eban etxetik.
Esan daustenez ogeibat urte
Igaro dira ordutik.
Baserri ori gaur be utsik da
Ijeneo juan zanetik;
Baiņa txarrikan etzun esango
Kalteak eukiagaitik.
Alabatxoa gaixo eukala
Etxetik urten bearra
Ori izan zan bere barruan
Zeukan naibako bakarra.
Baiņa ugazabai gorroto barik
Egiten dautso agurra.
Gaur eguneko jauntxuarentzat
Zer erakutsi ederra!
Errekartetxo baserria zan
Bigarren bizi-lekua.
Baserri ortan Ijeneo zan
Guztiz zorionekoa.
Esaten eban: "Errekartetxo,
Nere txoko begikoa!
Beste tokirik eneuke gura:
Emendik gero Zerura."
Guztientzako eukiten eban
Etxeko atia zabalik.
Geretzat danak bardiņak ziran,
Ezeukan apartekorik.
Ijeneo-ntzat etzan izaten
Ez goiko eta bekorik:
Biotz bardiņaz maitatzen zitun;
Ezeukan areriorik.
"Kaz, kaz", atea joten eutsie
bardin egun eta gabaz;
Eta guztiak artzen ebazan
"Ator aurrera!" esanaz.
Gaiņera zenbat alikatu be
Beretzako euskanagaz.
Guztiak pozik gelditzen ziran
Bere esku zabalagaz.
Maite zituan Gorbea eta
Saibi - gaiņeko Kurutza.
Esaten eban: "Bien erdian
Pozikan dautot biotza."
Uria baiņo naiago eban
Errekarteko bizitza.
Bere eukietan txiroa baiņa
Barruz gendun aberatsa.
Eguneroko bere lanetan
Sendia alikatzeko,
Goi-maitasunez jokatzen eban
Ogia irabazteko.
Arantza artian bizi ta ere
Sobra apur bat baleuko,
Aberatsaren milloiak baiņo
Geiago zan beretzako.
Penarik bako bizitzia da
Maitasun bako bizitza.
Ijeneo-ri neke ta lanak
Ez dautse mintzen biotza.
Neke artian maitatzen ditu
Emazte, sendi, kurutza.
Aukerak eta diruak ez dau
Iņor egin aberatsa.
Ipiņa-Buru izaten eban,
Igande eta jaietan,
Meza entzuteko txoko autua;
Siņismen sendoz benetan.
Emendik eta Zaldropo-raiņo,
Bide neketsu orretan,
Zenbat alditan joango yakun
Agurtza deuna errezetan.
Ilgo zan baiņo arte-bi aurrez
Bere eriotzaren barri,
Sendiko ata bere lagunai
Egin eutsen iragarri:
Kristo Errege eguna zala
Izentauko egun ori;
Egun berian gaixotu-ta il zan,
Ez al da au miragarri?
Txiro izan da aberats bizi,
Ez da erreza izaten;
Ijeneo-ren bizitza baiņa
Argi dausku erakusten.
Diruaz ez da gure betiko
Zeru-bizitza erosten.
Goi-maitasunez, ondo egiņaz,
Zerua da irabazten.
Kristo Errege maitatzen eban,
Eta artzen eban aintzat,
Egun berian eroan eban
Kristo Errege-k beretzat.
Ongilleari Jaunak zerua
Emoten dautso saritzat.
Au lortuteko artu dagigun
Ijeneo eredutzat.