Neure baserriko bizitza
Enbeita, B.
Goizean egetik jagi,
gelako leioa edegi
eta jarten naz ni adi.
Etxe on-Joko intxaur gaiņian
txantxangorria kantari,
eguzkia dizdizari,
nere baserritxuari,
bake gozoen geznari.
Jagi ta lenengo lana
auxe egiten doguna:
zuzendu Jaunarengana,
Ari eskiņi neke ta lanak,
eskatu laguntasuna,
jateko eta edana,
guretzat bear doguna,
Bere eskuan itxi dana.
Gosaldu eta lanera,
bardin baso nai solora,
poz-pozik joaten gara.
Geure gauzetan, ezpairik bage,
jokatzen dogu batera;
sendi arteko izkera,
aurreko zarren antzera,
egiten dogu Euskera.
Lan egin ondorenian
eguna amaitzen danian,
etxera illun-abarrian.
Emazte ona begira daukat
irri-barreka atian;
senarra ondo ikustian
poza dauka biotzian,
ondo artzen dau biotzian.
Sendi, emazte ta senar,
alkarri egiņaz-didar,
ondo artzen dogu alkar.
Artuten doguz arto ta gari,
babarrun, patata, sagar;
osasuna eta indar,
ba-daukagu. Jaunai eskar,
ez dogu geiago bear.
Etxe barruko lanetan
abeslari bertsoetan
aberiak gobernetan:
Danok batera gero apaldu
sendiko bake gozotan,
ogerako orduetan
Agurtza deuna errezetan,
ondoren ogera lotan.
Neure baserri kutuna,
aita ta amak emona,
nai dot zure iraupena.
Ondorengoak ez beie galdu
zuk dozun edertasuna,
oitura ta siņismena;
beti izan zentzuduna,
egiazko Euskalduna.
|