Neure amari zorionak
Enbeita, B.
Maitasun bat dot aztu eziņa
Neure biotzan josirik.
Zer dala, baņa, orren beztian
Maitatuten dodona nik?
Neure ama da, ama laztana,
Neure maiterik gurena,
Pozez beterik laztan artian
maitero azi niduna.
Ezin ba, aztu ni bere egunian;
Da aztuko banintz aztuko,
Ama bateri jagokon lango
Semia eznintza izango.
Poz pozik, ama, opa dautzut gaur,
Betiko zorion utsa.
Artuixu bada, maite zaituzan
Zeure semien biotza.