Muxika Ariatzako Mixiñoiak
Enbeita, Balentin
Goizeko seirak jo dabe ta
Ariatzarrak itxartu;
Mantak kentu ta jagi zaiteze,
Jantzi ta eleizaratu.
Aita Kurtzeko gure zaindari
Biotzez maite badogu,
Mixiñoi santu onetan iñor
Etxian ez bei geratu.
Ariatzarrak, jaiki ta bizkor
Etorri eleizarantza,
Eta bakotxak Aita Kurtzekoai
Eskeiñi bere biotza.
Zer balio dau nai dogun eran
Erabiltia gorputza,
Azken orduan galtzen badogu
Galtzen badogu Zeruko bizitza?
***
Mixioñetan gure Ariatza
Dabil pozez ta kantari,
Goizean kantuz goi aingeruak
Dabizela esan legi.
Aita Kurtzekon eleiza onek
Zeru txiki bat dirudi.
Bake ta poza lortu nai daunak
Ariatzara etorri.
***
Zubieta anaiak etorri yakuz,
Arantza miñak kentzeko,
Gorroto danak oinperatu-ta
Biotzak askatuteko,
Gure arimak garbitu eta
Zeru bidean jarteko.
Egin dazuen lan eder ori
Izango al dogu betiko!
Jaso daiguzan geure biotzak
Jaun oneek goratuko.
Era ontako Artzaiñak ditun
Erria ez da galduko.