Lenengo jaunartzea
Enbeita, Balentin
Sardui ta Enbeita'tar Elisabete
neskatxuaren lenengo komuniñoan
Aitak:
Nora zoaz, Elitxu, geure txikiena?
Usoak legez zuri apain, norengana?
Elik:
Eleizara noa, aita, artzen gure Jauna.
Gaur da lenengo aldiz artuko dodana.
jakin egizu pozez zoratzen nagona.
Aitak:
Sei urteko neskatxa txikia izanik,
Zelan dakizu Jesus Jaungoikoa danik?
Elik:
Zelan dakidan, aita? Zeuk erakutsirik.
Gaiñera esango deutsut biotz biotzetik
Ez dodala egingo geiago obenik.
Aitak:
Orrelan baldin bada, gure alabatxua,
Dudarik bage zara zorionekoa;
Baiña oraindiño zara ume txikitxua,
Eta galdu ez daizun gaurdozun asmoa,
Gaur lez maite egizu Jesus umetxua.
Aitaren egunean zeure Jauna artzea
Ez da txantxetakoa, alaba maitea.
Nire eguna aundia, geiago zurea:
Olan balitza beti bizi izatea,
Ai ze zorioneko aita ta alabea!
Aita eta amaren alaba kutuna,
Baratz erdiko lora, lirio biguna!
Ezautuko bazendu gure maitasuna,
Beti egingo zeunke gure guramena.
Nok euki leizan beti aita eta ama!
Elik:
Jesus ta Mariari otoika maitero,
Txikitxua izanarren, nabil egunero.
Zuek maite zaituet nik ezin geiago.
Beste maitasun bat dot oindiño aundiago
Belengo askatxuko Jesustxurentzako.