Kontzentsi ustela
E[nbeita], Balentin
Gauan erdian Amets gogorrez
Urratu bear gorputza,
Erdi itxarrik izerdi larriz
Taupada baten biotza.
Burua jaso, ezdago iņor
Inguruan, dana utsa.
Arrokerizko itz gogorretan
Agiņai kirrizka otsa.
Arrokerizko audi gurian
Kontzentzi ustel bat lotan
Baiņa norbaitek zirikatzen dau
Ametsen bidez barnetan,
Min zorrotz ori kenduko daben
Indarrik ezdau topetan
Naiz ta agiņai kirrizk eragin
Amurruzko indarretan.
Alperrik dira ezitasunak
Alperrik gure indarra
Kontzentzi ontan zerbait badago
Ondo ausnartu bearra.
Geure egintzak dirala bide
Jarri badogu negarra.
Ori da geure barne ixilian
Zirikatzen gaitun arra.
¨Barruko kezka ori kentzeko
Ez-alda ezer egongo?
Kontzentzi ori garbitu arte
Ar ori ezda juango...
¨Eta zer egin? Jarri doguzan
Negarrak kendu lenengo
Eta orduan Erri batentzat
Gizonak gara izango.