Izotzaren otza
Enbeita, B.
Lengo egun batean
goizeko izotzak
dantzan jarri eustazar,
ezpan eta ortzak,
konpasa eroaten
eutsela okotzak
ikustekuak ziran
nere agin otsak.
Andik lau bat ordura
eguzkian brintzak
uxatzen asi zitun
gauaren izotzak,
eguzki epeletan
txorien abotsak.
Onek kendu eustazan
izotzaren otzak.
«Euskubide bardiña
daukagu bakoitzak»,
sarri entzunak dira
onelango itzak;
baina ez erakutsi
Goikuari ortzak:
laster ixiltzen dabez
bekoen arrantzak.
|