Gauden gu Eskualdun.
Zazpi Eskual-herriek
bat egin dezagun:
Guziak bethi bethi
gauden gu Eskualdun.
(Kantari batck.)
1
Agur eta ohore
Eskualherriari:
Laphurdi, Basa-Nabar,
Zibero gainari;
Biskai, Nabar, Gipuzko,
eta Alabari,
ZazpiaK bat besarka
loth beitetz elgarri.
2
Haritz eder bat bada
gure mendietan,
Zazpi adarrez dena
Zabaltzen airetan:
Frantzian, Espainian,
bi alderdietan,
hemen hiru' ta han lau,
bat da zazpietan.
3
Ekhalde-Iberrian
lehenik sorthua,
Lau mila urthe huntan
hor da landatua;
Hain handi eta azkar
Lehen izatua,
Orai gure haritza
zein den murritztua!
4
Gure haritz hau azken
mende hautaraino,
Zaharturik ere zen
eder bezein sanho:
Bere lur hain libroan
oso zagoeno,
Gainetik zohakona
behar zen arrano.
5
Hi haiz Eskual-herria
haritz hori bera,
Arrotza nausiturik
moztua sobera.
Oi! gure arbasoak,
Ai! othoi ez beha,
Zein goratik garen gu
jautsiak behera.
6
Zazpi Eskual-herritan
Alaba bakharra,
Ukhoan jarri zaikun,
oi! gure ikhara!
Fueroak galdu eta
utzi du Eskuara.....
Akhabo Eskualduna
hortaratzen hada.
7
Eskualduna jendetan.
Eskuara mlntzotan,
Lehenak omen dire
jakinen ahotan
Nahiz orai arrotzak
azpian hagokan.
Eskualduna egoadi
Eskualdun herronkan.
|