Goian bego. Arrospide'tar Jon zanari
Enbeita, Balendin
Neure biotzak ler egin biar
Eta burua illuna.
Nire buruak ezin azaldu
Biotzak gura dabena.
Arrospide tar Jon osalari
Jakintsu eta zuzena,
Gomutogarri izango dogu
Ludiko zure azkena.
Berrogeta amar urte igaro
Muxika'n osalaritzan.
Amaikatxu lan eder egiņa
Ainbat urteko bixitzan,
Gaxoen aldez nagirik bage
Gau eta egun zebiltzan,
Eta gaxoa ondo ikustea
Zure ozgarri axe zan.
Gorputzarentzat eziņian ixan
Bakarrik osalarija,
Animarentzat be bazenkijan
Billatuten osakaija.
Zenbat arimak zure bitartez
Lortu ete dau bizija?
Orain zeruan ixango dozu
Lan eder orren sarija.
Bixitzan oso apala ziņan,
Josu maitale kutuna;
Geidiarentzat beti zenduan
Biotz zabal ta biguna,
Esku zabala, errukiorra,
Izan daiteken dan-dana.
Zorioneko zure antzera
Bixi diranen azkena.