Gernika erre zaneko
Enbeita, B.
(Franko, Hitler, Mussolini)
Hitler:
Doixtarra naz jaiotzez,
bizitzaz doixtarra;
barruan beti daukat
gudarako garra.
Len galdu bagenduan
amalauko gerra,
gaur armaz ondo nago,
au ez da guzurra:
norbaitekin ba daukat
probatu bearra.
Franco:
Ni naz gallegotxo
baina espaņola;
ba dakizu Espainan
gerran neguala,
eta Euzkadi nire
kontra jagi dala.
Zure armak probatzeko
gogua dozula,
or daukazu Gernika;
erre beriala.
Agirre:
Hitler etorri jakun
Frankok agindurik,
Euzkadi ilgo zala ustez
Gernika errerik,
baina Gernika or dau
len baizen bizirik.
Franko, Hitler, Mussolini
lurrak iruntsirik...
Bizi nai dauan erri bat
ez dago ilterik.
|