Gaur Arantzazun, une onetan
Enbeita, Balentin
Gaur Arantzazun, une onetan,
Pozez zoratzen nago ni:
Arantzazuko eleiza ederrak
Zeru txiki bat dirudi.
Kantak entzunda, pozaren pozak
Neu-be jarri nau kantari:
Nire bertsoak izango al dira
Guztioentzat pozgarri!
Lenengo neure agur beroa
Arantzazuko Amari,
Besarkada bat Arantzazuko
Prantziskotar Anaieri,
Ongi etorri biotzeko bat
Beste enparaukoeri:
Biotz biotzez opa deutsuet
Arratsaldeon danori.
Baldin baneuko, askok bezela,
Buruko argitasuna,
Azalduteko nire biotzak
Gaur esan gura dabena,
Zelan azaldu Arantzazuko
Amaren aunditasuna?
Auxe da egiz nire biotzak
Gaur emen esan leikena:
Mundu guztian goratzen dala
Arantzazuren izena;
Txalogarria Prantziskotarrak
Emen darabillen lana,
Zortzez garbiko gure Amaren
Eleizarik ederrena,
Erakusteko Euskalerriak
Ari deutsan maitasuna.
Gora Arantzazu! deadar dagigun,
Gora Arantzazuko Ama!
Zortzireun lagun aurkitzen gara
Gaur Arantzazun baturik;
Andra Maria irribarreka
Dago arantza gaiņetik;
Bere biotza gurekin dago,
Maitasan garrez beterik;
Guk-bere alkar maite izateko
Ez dau agintzen besterik;
Gaur egunean maitasun ori
Ikusten dogu galdurik;
Au sendatzeko lan egin daigun,
Anaitasunez baturik;
Damu dot, jauna! Damu dot, jauna!
Sarritan esanagaitik,
Lagun urkoa maite ez dabenak
Ez dau egizko federik.
Bear dan legez eroateko
Katoliko arazoak,
Biotz barrutik artu bear dira
Egizko proposituak;
Gaur egunean askotxu gara
Bakarrik min gaiņezkoak,
Katolikoen izenarekin
Gabizan filosofoak,
Erromak baiņo geiao dakien
Teologo jakintsuak;
Baiņa begiak argiak ditu
Gure goiko jaungoikoak,
Ikusi eta ezagutzeko
Ardi narruzko otsoak:
Egipenetan ezautzen dira
Egizko katolikoak.