Gabon-eguna
E[nbeita], Balendin
Gabon eguna izango dogu
Egun danetan nagusi,
Egun eder ta alaiagorik
Gaur arte ez dot ikusi.
Senide, sendi egiten gaitu
Alkarganatu erazi.
Jaunak damosku, baņa ez dakit
Ainbeste dogun merezi.
Dana dala be EGUN EDER AU!
Diruz ezin lei erosi.
Umetxoaren alaitasuna
Poza gurasoentzako,
Egunik eta eztitsuena
Sendiak alkartuteko,
Aitona eta amona pozik
Illobak besarkatzeko;
Maitasunezko bake deunian
EUSKAL sendia batzeko,
Gabon eguna langorik ez da
EUZKAL ERRIAN sortuko.
Gabon egunak emoten dausku
Alaitasuna naiz pena.
Zein ederra dan sendi osoak
Bakez batuten dirana!
Izaten dira galdu dabenak
Sendian maikide zana,
Baņa Jaunari otoi dagitse
Siņizmen sendoz barrena.
Sendiak batu, minduak poztu,
AUXE DA GABON EGUNA!
EUSKALDUN danok alai ospatu
Gabon eta Urteberri.
Belen'go Josuk egingo dausku
Bake ta poza ekarri,
Merezi daben bere bizitza
Emonaz gure ERRIARI.
Urte barri en izan daigula
Zorion danen iturri,
Bizitza barri emon daiogun
EUSKERA geure AMARI.