Gabaz ameslari?
Enbeita, Balendin
Ortze oztina diz-dizka dago
milla-milloika izarrez;
mendi-zelaiak ixil-ixilik
gau itzalaren bildurrez;
errekatxuak murmurka doiaz
euren eresi itunez,
noizik-noizera kanpaien otsa
gabeko orduak esanez.
Ego zimelai dar-dar eraņaz
sagu zarrak egalari;
gabak dakarzan mitxeletiak
dituez euren janari;
gau-txoriaren oiartzun-otsa
itzaltasunan geigarri;
osin-ondoan gar-gar oiuka
igelak dabiltz kantari.
Barriro ere kanpaien otsa
iru durundin oiua,
ollotokian marti-ollarren
goizeko kukurrukua.
Baserritxuko amona zarrak
egin dau lenengo loa;
ondoan daukan billobatxua
lo ba'dago ikusten doa.
Gabeko ordutan kanpaien otsak
amets dausku eragiten;
geure bizitzen egiņen asko
dauskuz gogora ekarten,
eta biotza sarritan kezkaz
egiņen damu autortzen,
baten-bat bai da geure ondo-naiz
dauskuna zirikatuten.
Zer darabilzu gau itzal orrek
damu egiņak agertzen?
Ez al'dakizu nire biotza
berriz dozula zauritzen?
Egizko damuz len autortua
Jaunak ez dausku eskatzen,
baizik pozarren itxas-ondora
ditu betiko jaurtitzen.
Goizeko bostak... egunsentia,
eleiz-kanpaiaren otsa;
durundi orrek pozez zoratzen
jarten dan nire biotza.
Urrunduz doa nire barruko
gau-amets minkor-zorrotza.
Nire barruan nabaitutzen dot
goi-eskarrezko laguntza.
Goi-argi orrek, argi daidazu,
argitu nire adiņa,
galdu ez daidan neronen kaltez
goruntz eiteko almena.
Bizitz-bidean argitu naizu,
argitu nire barrena.
BETITATUSUNA! Amets gozoa...
antxe baitago zoruna.