Gauden Eskualdun.
Zalduby.
Haritz eder bat bada gure mendietan,
Zazpi adar nausiz da hedatzen airetan.
Frantzian, Espainian, bi alderdietan:
Han hiru'ta hemen lau, bat da zazpietan,
Ekhialdego zolan lehenik sorthua
Lau mila urthe huntan hor da landatua,
Haritz horren adar bat (1) hostoz gabetua
Ez ahal da oraino arras ihartua.
Zer duk haritz ederra idor kara hori?
Ortzi sua gainerat othe zaik erori?
Ala harrek azalpez haute jaten ari?
Ai! gure amodioz senda bahindadi?
Hi haiz hi, Eskualduna haritz zahar hura.
Sobera haute moztu; mehatu zaik lurra:
Lehengo libertate galduen itchura
Hire zorigaitzetan heldu zaik burura.
Zuhaitz sanho dena da hostotik agertzen;....
Gure haritz hostoa Eskuara da deitzen
Bizi garenetz dugu hortan ezagutzen
Eskuarak diraukuno ez gare gu hiltzen.
Jakintsunek diote ez dela mintzorik
Gure Eskuara baino ederragokorik
Balin bada gu baithan ohore phorrorik
Eskuara dugun iduk garbirik, osorik.
Agur eta ohore Eskual-herriari
Biskai, Nabar, Gipuzko, eta Alabari,
Laphurdi, Bachenabar eta Chuberori;
Zazpiak bat loth beitetz besarka elgarri.
Gureak ziren lehen toki hauk guziak,
Arbasoek utziak, hek irabaziak
Heier esker Frantziak eta Espainiak,
Dagozkate dituzten eremu handiak.
Moro beltza zelarik Espainian nausi
Eskualdunak Nabasen egin zion jauzi
Lau ehun mila Moro ziren han ehortzi
Bertzeak sekulakotz gan ziren ihesi.
Moroak guk hezirik oihuz zauden oro,
"Eskualduna utz bedi bera nausi libro
"Frantziak Espainiak bai orai bai gero
"Deus kendu gabe dute gerizatu gogo."
Patu hoiez geroztik gan dire demborak
Hartzeduner ukhatu diozkate zorrak.
Oi indarraren lege latz eta gogorrak!
Zuzenak alfer ditu nigar heiagorak.
Zuri gaude othoitzez, Jaungoiko maitea,
Lagun zazu zerutik eskualdun jendea;
Bethi begira dezan lehengo fedea,
Eta libertatean besarka bakea.