Aundikeriak ondoren onik ez
Enbeita, Balendin
Aundigureai beren atea
Irigi nai izatea,
Esango neuke dala lapurrai
Atea edegitea.
Arrokerizko aundigureai
Itxi deioegun atea,
Bestela sarri izango dogu
Mesede ordez kaltea.
Aundizaleak ez dau izango
Apalak daukan bakerik.
Iņor menpean euki gurea:
Ez dago gaixo txarraorik.
Bide ortatik ez dau lortuko
Bere zorion osorik.
Aundikerizko egarri orrek
Ez daualako aserik.
Aundizalea baldin bazara,
Orra nire erantzuna:
Aundigureak galduten deusku
Sarritan gure zentzuna;
Aginpidean jarten badogu
Zentzunik bako gizona,
Orren eskuan ez dago ondo
Errien etorkizuna.
Arrokeria, aundikeria,
Ekatx guztien sustarra;
Zuzenzaleen arantza miņa,
Menpekoaren negarra;
Gizonak alkar aitu eziņa,
Gorrotoaren sukarra:
Auxe da egiz arrokeriak
Dakarren bide bakarra.
Aukeran bizi gura dauana
Bere arazo danetan,
Beti ezin lei ondo ibilli
Gizabideko gauzetan.
Aundizaleak biotzik ez dau,
Beti bekaizkerietan.
Miiņez uso, barrutik otso,
Umea egikeretan.
Aundizaleak ez dau izango
Menpekoen errukirik.
Orretarako arrokeriak
Ez deutso emoten lekurik.
Errien ona nondik datorren?
Ez dau orren ardurarik.
Gura dauana, aukeran bizi
Eta sakela beterik.
Zenbat erreiņu jagi izan dira
Arrokerien indarrez.
Besteen gauzakaz jaubetu eta
Zigortzen biotz gogorrez.
Bakezaleak gudan ipiņi,
Guraso asko negarrez.
Jauntxokerien kaltea zer dan
Azaltzen ez dogu errez.