Alperra eta fina
Enbeita, Balendin
Lagun ez diran izakera bi
Daukaguz emen munduan;
Bata da fiņea, bestia alperra,
Beti alkarraz autuan.
Egi aundijau euki dagigun
Aztu bagarik gogoan;
Alperra ez dala txarto izango
Fiņak dabixen lekuan.
Alperra beti atxiki billa
Nundik lanai iges eingo;
Ta fiņa, barriz, bizkor lanera
Nun ogia irabaziko,
Janagaz baņo bere lanagaz
Garatzen gogoratzen da geiago;
Alperra, barriz, mairako gertu
Nok jaten emon ba'lego.
Lege txiki bat jarriko neuke
Guztion onuragarri;
Lege au da, ba, janik ez emon
Lanik gura ez dabenari;
Era onetan ainbeste alper
Ez genduke eingo ikusi,
Eta danontzat izango geunke
Naikua arto ta ogi.
Alperkeria dogu munduan
Gose guztien sustraia;
Lan egitetik yatorku, barriz,
Zoriona ta ogia.
Alde batera itxi dagigun
Betiko alperkeria,
Gura ba'dagu alkar arteko
Zoriona ta bakia.