Eskualdunen sort-herriko kantua
G. -A. Zalduby
I
Eskualdunak nor eta zer garen
Arrotzak beha dagozi;
Gu Sem Noeren lehen semearen
Leinutik ginen berechi;
Gure gain eta nausi,
Libro behar ginela bizi;
Bertze mintzorik ez ginuen
Eskuara beizik ikhasi.
Egundaino ez ginuen lehen
Arrotz legerik onhetsi.
2
Hambat hiri ibai eta mendi
Eskuarazko izenekekin
Aiphatzen ziren Asian aspaldi;
Aiphu dire orai berdin.
Nahi ginuke jakin,
Nola hango izen berekin,
Ibero bat hemen hain handi
Eskualdunek zuten egin;
Dakiena mintza baladi,
Hainitz ginuke atsegin.
3
Uholde osoaren urtheaz
Eskualduna orhoit zeno,
Jainko bakharraren ezagutzeaz
Argitua zen oraino;
Dembora baitzen lanho,
Gal bidez egin zen pagano.
Hautexiak Salbatzaileaz
Lehenago zembeit baino,
Santiago gutarat heltzeaz
Egin ginen Girichtino.
4
Basa-Jendez zelhaiak gandirik
un ginen mendi hautara;
Gero berritz Moroak ethorririk
Nihork ez zetzazken bata
Heien kontra gerlara
Noiz nahi jaun en ginen bada.
Sei mendez hola jazarririk
Athera ginen Nabarra.
Moroak guk hantchet herrautsirik...
Probetchua bertzetara!
5
Eskualdunak bereziki orai
Fedeak gagozka chutik.
Jainkoaren beldurra badugu bai
Gizonenik ez hambatik.
Jainkoa da goratik,
Gure nausi egundainotik
Guri manatzeko ez da gai
Jainko gabeko puchantik.
Nor dukegun anai edo etsai
Ahal dakigu engoitik.
6
Laphurdi, Bachenabar, Chubero,
Hirur bagare Frantzian
Bizkai, Gipuzco, Alaba, Nabarro
Lau badire Espainian.
Zazpiak bat nahian
Ginauden aspaldi handian.
Oi! zein liteken ederrago,
Baldin Eskualdun herrian
Eskualduna librorik balago
Bere zuzenen erdian!
7
Mundu guziko mintzaietarik
Orai jakingarriena,
Entzuten dugu Jakintsunetarik
«Hura da Eskualdunena.»
Nor othe zen lehena
Eskuaraz mintzatu zena?
Guk Eskuara dugu bakharik
Gure mintzaia zuzena.
Dugun ohora arrotz delarik
Eskuara maite duena.
8
Laurech, Bizitcho, Loiol, Tchaberri,
Ditugu gure Sainduak;
Beltzhuntz, Harispe, Zumalacarreguy,
Gure gizon aiphatuak
Herri hautan sortuak,
Eskualdun ezin ukhatuak,
Orai Antonio Abadi,
Eskualdun guziz khartsuak.
Ez dadin gal, gure eskuarari
Hedatzen ditu eskuak.