Eskualdunen Kantika Andre dena Mariari
Adema Kalonjea.
Eskualdunek, ô Birjina Saindua,
Amodio, ohore dautzugu.
Zu hain ona, zu hain botheretsua,
Nolaz aski lauda zaitzazkegu?
Eskualduna zure arbasoekin
Azkazian omen zen demboraz:
Zure odol bereko gare egin
Zure seme Jesusen odolaz.
Gure ama zarela orhoit zaite,
Gurutzetik Semeak emana,
Eta guk zu zembat zaitugun maite,
Jainkoaren eta gure ama.
Eskualdunak lehen lehenetarik
Izan ginen eginak fededun.
Eta zuhaurk lurrean zinelarik
Agertze bat egin zineraukun.
Santiago gure Apostoluak
Zuk lagunduz gintuen argitu:
Zuk orduan utzi pilhar sainduak
Saragozen ohoreak ditu.
Hemezortzi mende igan ondoan.
Lordan orai zare izan berri.
Lorda hori baita gure hauzoan
Ez othe zen lehen Eskual-herri?
Pilhar eta harroka hoik bezala,
Zuk Maria idukiz zerutik,
Eskualdunak bethi iraun dezala
Bere Fede zaharrean chutik.
Eskualduner Fedea khendu nahiz.
Etsai gaitzek gaituzte hertsatzen;
O Maria, zu gure alde jarriz,
Deusek ere ez gaitu lotsatzen.
Gure zuzen lurrekoak galdurik,
Oso dugu oraino Fedea:
Eskualduntzat ez da ezaguturik
Gutartean Federik gabea.
Huna bai gu, zer garen Eskualdunak
Eta bethi izan gogo ere,
Katoliko, legezko fededunak:
Jesu Kristo dugunak errege.
O Maria zuk begira gaitzatzu
Nausi eta lege gaichtotarik,
Jainko legez bizi gaiten dohatsu
Izan gabe nihundik trabarik.
Guk ere bai Jaunaren hasarrea
Pitzarazi dugu hainitzetan;
O Maria, othoi, zure semea
Ezti zazu gure fagoretan.
Othoi, lagun gaitzatzu, ô Maria
Gure behar ordu guzietan,
Osagarri, ontasun, familia,
Zerurako gure urratsetan.