Eskualdunek Andre Dena Maria Pilarrekoari
Zalduby, G.A.
Eskualdunek, O Birjina Maria.
Amodio, ohore dautzugu.
Zoin zaren ou, puchant, miragarria,
Nork sekulan aski erranen du?
Eskualduna zure arbasoekin
Jende zela diote, demboraz:
Zure odol bereko gare egin.
Zure seine Jesusen odolaz.
Gure Ama zarela orhoit zaite,
Gurutzetik Semeak emana.
Zure haurrak gu hain gaitutzu maite.
Zarelakotz Jainko baten ama.
Zu oraino munduan zinelarik.
Agertze bat egin baitzinaukun
Eskualdunak lehen lehenetarik
Izan ginen eginak fededun.
Zuk zinaukun zure Apostolua
Gutartean zelarik lagun:
Zuk orduan utzi Pilhar saidua
Saragozen ohoratzen dugu.
Pilhar hura harri bat den bezala,
O Maria, zure nahia zen,
Gogor eta azkarrik ginezala
Fede bera orok atchik chuchen.
Hemezortzi ehun urthe baditu,
Fedearen gutan landatzeak
Eskualdunak bethi gaizko gelditu
Katoliko nahaste gabeak.
Eskualdunei Fedea khendu nahiz,
Etsai beitzek gaituzte hertsatzen,
O Maria, zu gure alde jarriz.
Deusek ere ez gaitu lotsatzen.
Gure zuzen lurrekoak galdurik
Oso dugu oraino Fedea,
Eskualduntzat ez da ezaguturik
Gutartean sinheste gabea.
Gure Ama, zuk begian gaitzatzu
Nausi eta lege gaichtotarik;
Jainko legez bizitzeko dohatsu
Ez dezagun izan deus trabarik.
Othoi lagun gaitzatzu o Maria
gure behar ordu guzietan,
Osagarri, ontasun, familia.
Zerurako gure urratsetan.