Eskualdunek Aita Sainduari
Zalduby
Bere lehen Mezaren berrogoi eta hargarren urtheburuko
Dembora goibel hautan
zer ikusgarria!
Erromari beha da
mundua jarria.
Handik heldu baitzaiku
Zeruko argia;
Han baita Aita Saindu
Leone handia.
Orai du hamar urthe
dela Aita Saindu
Haren Apheztasunak
mende erdia du.
Urre eztaien besta
denek zor diogu:
Biba! Aita Saindua,
dugun egin oihu.
Aphezpiku maitea
bazohaz zu ere.
Erroman egiterat
Aitari ohore.
Fedez eta bihotzez
zurekin bat gaude;
Eskualdunei Aitari
mintzaturen zare.
Eskualdunen arima,
o! Aita Saindua,
Zuri bai zuri dago
tinkoki lothua.
Bethi haren Fedea
zutaz argitua,
Garbirik dago eta
ezin bentzutua.
Hirur Fededun alde
lehengo mendetan.
Bazituen Elizak
gure herrietan.
Hirur heien izenak
nahi laizte betan,
Gure Aphezpiku bat
aiphatzen denetan.
Othoitz hau entzunazu
o! artzain nausia;
Baiona izan dadin,
alkhi berezia,
Leskar et' Oloroni
izenez josia...
Eder da hirur lorez
Khoro bat jauntzia!
|